Hurrengo otsailak 9 eta 10ean (ostirala eta larunbata) Feministaldek Autodefentsa Ziberfeministari buruzko tailerra antolatuko du.
Interneteko diskurtso matxistetaz kokoteraino gaude, baita inolako ondoriorik ez dituzten eraso eta mehatxuetaz. Horregatik, Autodefentsa Ziberfeminista tailerrean testuinguru digitalean gertatzen diren biolentzia matxisten kontrako zenbait autodefentsa eta salaketa estrategiak landuko ditugu. Espazio honetan aktibista feministok aurre egin behar diegun biolentzia erak aztertu eta horiei erantzun bateratu bat nola eman aztertuko dugu.
Horretaz gain, gurekin Pikara Magazine eta Akelarre Feministako kideak izango ditugu.
Informazio gehiago hemen.