SOLASALDI INTRAFEMINISTAK
Genero-biolentzia komunikabideetan
Bilbo, 2015eko urtarrilak 17
Pikara Magazine eta FeministAldek antolatua
Parte-hartzaileak
(35 pertsona) Pare Deusto, Noka, BEA, Berria egunkaria, Desazkundeko Feminismoen taldea, Arabako Emakumeen Asanblada, Siete menos Veinte, Emakumeen Dokumentazio Zentroa, Lanbroa, Ecuador Etxea, Alternatibako Feminismoen mahaia, Euskadiko Langileen Komisioak (CCOO), kolektiboetan parte hartzen ez duten emakumeak, Pikara Magazine eta FeministAlde.
Helburua
Komunikabideetan emakumeen aurkako biolentziak duen trataerari buruz eztabaidatzea. Gallardón-en abortuaren legearen erreforma atzera bota zutenetik, aukera dago mugimendu feministak 2014.urtean alde batera utzi behar izan zituen gaiak berriro ere jorratzeko.
Aurrekariak
2014ko abenduan zehar 5 emakume erail zituzten, eta komunikabideek ezin txarrago jorratu zituzten kasu horiek. Egoera horrek eraginda, FeministAlde eta Pikara Magazinek feministen arteko eztabaida bat egiteko beharra planteatu zuten, besteak beste honako gai hauek lantzeko: kontzeptuen egokitasuna, komunikabideen akats nagusiak mota honetako albisteak argitaratzeko orduan, mota honetako berriek ikuspuntu “amarillista” izatearen zergatia eta mugimendu feministak egin dezakeena egoera hori aldatzeko.
Saioa Pikara Magazine-ko Lucia Martinez Odriozolaren aurkezpen batekin hasten da, arlo honetan erabiltzen diren kontzeptu nagusiak kokatuz eta eztabaidari hasiera emanez modu eraikitzaile eta parte hartzaile batean, jorratu beharreko gai eta arlo ezberdinak modu natural batean pizteko helburuarekin.