Saio honetan Maria Naredo legelaria eta genero eta giza eskubideetako ikertzailea dugu gurekin. Naredok 1/2004 Genero indarkeriaren aurkako babes integralerako legeak 10 urte indarrean egon eta gero, zer-nolako eragina izan duen eta zein den oraingo errealitatea azaltzen du; hau da, akatsak, arazoak eta premiak. Eta zera planteatzen du; ikuspuntua aldatzearen beharra eta ikuspegi feministatik abiatuta denon artean erronkak eta estrategiak identifikatzea.