Larunbat honetan, Euskal Herriko Mugimendu Feministak Santurtzin gerraren aurkako martxa feministara deitzen dugu.
“Gerra hemen hasten da” lelopean, gerraren negozioan Santurtziko portuaren papera ikusarazi nahi dugu.
Orain dela 80 urte inguru, Gerra Zibilaren garaian, portu honetatik 20.000 neska-mutil baino gehiago ihesean atera ziren, orain portu beretik Arabia Saudíra doazen lehergailuz betetako kontenedoreak kargatzen dira bertan, Yemengo gerra kontuan hartu gabe ezta saudien interbentzioaren ondorioz herritar zibilen sarraskia ere.
Hori dela eta Euskal Herriko feministak, 80ko hamarkadan Erresuma Batuan armamentu nuklearraren aurkako Greenham Commonen borroka gogoratuz, berriz ere mobilizatzen gara. Gerraren aurka eta pertsonak askatasunez mugitzeko eskubidea exijitzeko, harrera herria izan nahi dugulako eta gure gobernuei gerrako krimenen konplize izateari utzi, eta armamentuaren fabrikazioa eta salmenta eteteko eskatzen diegu.
Gure kidea den Anabel Sanz del Pozok Mar de Fueguitos irratsaioan deialdiari buruz hitz egiteko egin dioten elkarrizketan hau guztia azaltzen duen bezala. Hemen entzun dezakezue (36. minutuan).
Abenduaren 16an, larunbatean, goizeko 11:00etan Santurtziko parkean, etor zaitez!