Tere Maldonado (Berria) Lehenengo euskal topaketa feministak 1977an egin ziren, Franco diktadorea hil eta bi urtera. Gauza asko eraldatu dira munduan eta geure ingurunean geroztik; beste asko, berriz, gustatuko litzaigukeen baino askoz gutxiago. Komeni da gogoratzea nolakoa zen emakumeen estatusa frankismoaren garaian, bai eta zer-nolako atzerapena ekarri zuen diktadurak, Errepublikarekin alderatuta. Bi hitzetan: emakumeen existentzia […]
Hitzaldia: “La marea verde y feminismo en Argentina” Celeste Macdougallekin
Datorren Urriaren 21erako, 19:00etan Zirika! Herri gunean, Argi Berdeak, Feministalde eta Komite Internazionalistak taldeek honako hitzaldi hau antolatu dugu: “La marea verde y feminismo en Argentina”. Gurekin, Celeste Macdougall izango dugu, historialari, sexu heziketarako irakaslea, eta Argentinako abortu legala, segurua eta doakoaren aldeko kanpainaren aitzindaria. Argentinako mugimendu feministaren nondik norakoaz hitz egiteaz gain, emakume haurdunentzat […]
Egin Dezagun Topa!
Urriaren 4ean eta 5ean izango dira Egin dezaegun topa! neska* gazteen topaketak, Lizarran. Topaketa hauen helburu nagusia azaroan ospatuko dituzten Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministei “begirada eta bihotz propioz” heltzea izango da. Feministaldeko Júlia Martik parte hartuko du, ekofeminismori buruz hitz egiteko.
FeministAldek bat egiten dugu klimaren aldeko mobilizazioarekin
FeministAldek bat egiten dugu irailaren 27an mundu mailan deituta dagoen klimaren aldeko mobilizazioarekin. Aurreko martxoaren 8an esan genuen bezala, bizitzak erdigunean jarri nahi ditugu; bizitza jasangarriak guztiontzat. Hau da, gure interdependentzia eta ekodependentzia kontuan izango dituzten bizitza jasangarriak; erantzukizun kolektiboan oinarritutakoak; ez pertsonak, ezta planeta ere, esplotatzen ez dituzten bizitzak. Horregatik, grebarekin, feministok planto egingo […]
G7 ez hemen, ez inon!
G7a hurbil dago eta feministok kontra-gailurrean parte hartu behar dugu, antolatutako mahai zein tailerretan baita mobilizazioetan ere. Herrien eta pertsonen aurka doazelako eta feminismotik defendatzen dugun bizitza jasangarriaren aurkako eredua proposatzen dutelako. “G7 Ez! Alternatibak gara ditzagun!” kontra-gailurreko hitzordu nagusiak hemen. Feministoi deia zabaltzeko kartel hau egin dugu eta zuen sareetatik zabaltzea proposatzen dizuegu.
Bilbo Feminista Saretzen-en Komunikatua
Bilbo Feminista Saretzen-en Komunikatua Gertatutako azken indarkeria matxista kasuen eta instituzioek zein komunikabideek emandako erantzunaren aurrean, Mugimendu Feministak honakoa adierazi nahi dugu: Mugimendu feminista ANTIARRAZISTA garela. Emakumeok eraso, bortxatu era erailtzen gaituztenak GIZONAK dira; euren jatorria, adina, maila soziala edo biktimarekin duten harremana edozein delarik ere, EMAKUME izate hutsagatik. Arreta-fokua etengabe erasotzailearen jatorrian jarri nahi […]