Antza, azkenean Espainiako Gobernuak neurriren bat jarriko du martxan koronabirusak etxeko langileen ekonomian dituen eraginak arintzeko.
Baina neurria oso eskasa izan daiteke Gizarte Segurantzan alta emanda dauden langileengana murrizten bada. Sektorean asko ezkutuko ekonomian daude, lan-baimenik ez dutelako edo Gizarte Segurantzan alta emanda ez daudelako.
Erregularizatzen utzi ez bazaie, Lan Ikuskaritzak Gizarte Segurantzan alta emateko kontrolik egin ez badu, etxeko langileen elkarteek behin eta berriz eskatu duten bezala, ezin dute orain langileek ordaindu.
Horregatik, egia izan dadin inor ez dela atzean geratzen gaur, martxoak 25, arratsaldeko 7etan #EmpleoDeHogar #SubsidioParaTodas hastagarekin txio egingo dugu.