Ekainaren 11n Bilbo Feminista Saretzen-ek deitutako manifestazioan irakurritako manifestua argitaratu dugu:
Normaltasun berriari ez! Bizitza duinak denontzat!
Zaintza sistema publiko eta komuntarioa nahi dugu!
Koronabirusak dagoeneko izugarri bortitza den gizarte baten josturak estutu egin ditu; bizitza defendatzea baino kapitalismoak geldi ez dezan sistemaren eraginkortasuna mahai gainean jarri du; eta aspaldi salatzen genituen injustiziak handitu ditu.
Pandemia honek mahai gainean jarri du eraginkorra ez den sistemaren ahultasuna eta erangikorrak ez diren hainbat bizitzak. Sarraskitik atera direnak, mugan harrapatutakoak, gorputzekin osasun sistemaren pitzadurak estali behar dituzten emakumeak, diskidetzeko kriston energía behar izan duten emakumeak, gure nagusiak zaintzen dituztenak, erasotzailearekin edo familia normatiboekin konfinamendua pasa behar izan duten emakumeak, etb.
Pandemiarekin ikusi izan dugu nola esentzialak edo ezin bestekoak diren lan gehienak, bizitzak mantentzen dituzten lan horiek, emakumeak aurrera ateratzen dituztela, soldata baxu eta baldintza prekarioen truke. Baita ikusi izan dugu nola etxebizitzen barruan hainbat zaintza lanak konfinatzen zirela, familien edo hobe esanez, emakumeon gainean utziz, emakumeok jadanik dugun gainkarga alde batera utziz.
Hau guztia dela eta, ez dugu normaltasun berririk nahi, guretzako normaltasuna bortitza, heteropatriarkala eta arrasista delako.
Bizitza duinak guztiontzat nahi ditugu eta hau lortzearren hurrengoak eskatzen ditugu:
- Zainketen erantzukizun kolektiboa, zerbitzu publikoen eta zaintza sare publikokolektiboak sustatzeko ekonomi inbertsioa handitzea.
- Zaintzen dituzten emakumeen lan eta bizitza baldintzak duindu. “Trabajadoras de hogar”ren erregimen berezia suntsituz, langabeziarako eskubidea bermatuz eta zerbitzu publikoen azpikontratazioarekin bukatuz.
- Indarkeria matxista jasaten duten emakumeei arreta emateko zerbitzuak indartzea, kontuan hartuta deseskaladan egon daitekeen errebrotea eta berriro ere egon daitekeen konfinamendua, zerbitzuak handituz eta moldatuz.
- Inmigrazio legea suntsitu, eraso arrasistekin eta polizia indarkeriarekin bukatu. Erregularizazioa eta eskubide sozialetarako sarbidea.
- Etxebizitza eskubidea bermatzea.
- Baserritarrak defendatu, elikadura burujabetza eta osasuntsu eta tokiko elikadura.
- Zerga erreforma, krisi hau empresa handiek eta fortuna handiek ordaindu dezaten. Berriro ere enpresa eta bankuak salbatzea ez dugu onartuko.
Korona birus bat baino ez da baina pandemia kapitalismo arrasista eta patriarkala da. Pandemia guztien aurrean feministak antolatuak gaude, indarkeriari aurre eginez, eskubideak eskatzen eta bizitza komunitarioki eutsiz.
Brasilen esaten duten bezala: “Ellos se pusieron de acuerdo en matarnos y nosotras en no morir”. Gaur egun ere akordio hori mantentzen da eta aldaketa erradikala lortzeko aukera da.
Bizita beltzak garrantzitsuak dira!
Bizitza duinak guztiontzat!
Foto: Ecuador Etxea