Dokumentu honetan, FeministAlde eta Pikara Magazinek antolatutako bigarren eztabaida intrafeministaren ondorioz jasotako gogoetak biltzen dira, indarkeria matxistaren inguruan. Topaketa hau “Zergatik onartzen da indarkeria matxista?” galderaren inguruan hausnarketa egiteko antolatu genuen. Saioa 2015eko apirilaren 25ean egin genuen eta guztira 24 emakume inguru hurbildu ginen, batzuk modu pertsonalean etorri ziren eta beste batzuk elkarte eta taldeko kideak izan ziren (Maite Albiz Dokumentazio Zentrua, Basauriko Emakumeen Elkartea, 7 menos 20, Mugarik Gabe, Sortu…etab.)