2018ko otsailaren 9 eta 10ean Autodefentsa Ziberfeminista Tailerra, burutu zen. Horren helburua feministen erakunde eta kolektiboetako emakumeei eta LGTBIQ+-koei autodefentsa eta ahalduntze arloko estrategiei buruzko prestakuntza ematea eta eremu digitalean ematen diren indarkeria matxistak salatzea zen. Horretarako, aktibista feministok Interneten dugun problematika eta horren ondorioak jorratu genituen. Era berean mundu digitalean babesteko ditugun baliabideak ezagutzera eman ziren eta biolentzia mota honi aurre egiteko bide-orri bati buruz hausnartu zen.
Lehenengo egunean bi ponentzia aurkeztu ziren. Lehendabizi Pikara Magazineko Andrea Momoitiok hitz egin zuen. Honek Interneteko diskurtso matxistari buruz hitz egin zuen esanez diskurtso horrek genero indarkeria sistematikoki ukatzen duela eta zaintza partekatuaren aldeko argudioak, balore maskulinoak transmititzeko garrantziari lotuta daudenak, sustatzen dituela, familiarekiko errespetuarekin batera eta haurtzaroaren defentsa on gorentzat hartuta.
Ondoren FeministAldeko Ana María Palaciosek hitz egin zuen. Honek biolentzia honek duen eragina azaldu zuen eta horrek oinarrizko zenbait eskubideren urraketa dakarrela. Interneteko plataformen araubidea eskatzeak duen garrantziaz ere hitz egin zuen, hauek behar bezala joka dezaten espazio horretan ematen diren eraso matxistak daudenean.
Eztabaidan zehar, han bildutako emakumeak eremu digitalen ematen diren erasoen aurrean izan beharreko jokabideez, gorrotoaren diskurtsoa sustatzen duten mezu misogino eta arrazistak ugaritzeak sortzen duen kezkaz, eta aktibistentzako jarduketa protokoloak diseinatzeko beharraz hitz egin zuten.
Bigarren egunean praktika saioa burutu zen Akelarre Ciberfeminista Kolektiboaren. Hor Interneten agertzen garen moduaz hitz egin zen, egunero erabiltzen ditugun zerbitzuetan gure datu pertsonalak emanez. Jarraian Interneten ditugun ahultasunei buruzko eztabaida eman zen, zein estrategia erabili ahal dugun eta zein baliabide teknologiko ditugun. Horrek aukera eman zigun gure bizitzan segurtasun holistikoa (fisikoa, psiko-soziala eta digitala) aplikatzeari buruz hitz egiteko eta honek duen garrantziaz.
Lehen eguneko Tailerreko bideoak ikusteko gonbita luzatzen dizuegu.