Aste honetarako Euskal Herriko Mugimendu Feministak hainbat ekintza antolatu ditu Maiatzaren 24a, Bakea eta Armagabetzearen aldeko.
Emakumeon Nazioarteko Eguna dela eta. Abenduan Santurtziko portura egin zen martxa feminista antimilitaristaren jarraipena izan nahi dute ekintza hauek.
Bilbon hainbat ekintza antolatu dira, horietan egongo gara eta parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Gaur, osteguna, arratsaldeko 19:00etan elkarretaratzea egingo dugu Bilboko Plaza Biribilean eta larunbatean, maiatzaren 26an, MANIFESTAZIO FEMINISTA ANTIMILITARISTA abiatuko da goizeko 12:00etan Bizkaiko Zubitik arma gintzaren industria salatzeko, tamalez, hainbat dira Euskal Herrian gerra eta heriotzei esker etekinak ateratzen duten enpresek.
Azkenik, adostutako adierazpenekin bat egiten dugu eta manifiesto irakurtzera animatzen zaituztegu.