Aste honetan EHUko Udako Ikastaroetan parte hartuko du gure kidea den Ianire de la Calvak, Emakundek haurduntza subrogatuari buruz antolatu duen ikastaroan:
Haurduntza subrogatua edo alokairuko sabelak? Emakumeen gorputzen merkantilizazioaren mugak
Uda ikastaro honekin Emakundek alokairuko sabelen eztabaidan lagundu nahi du, mahai gainean dauden jarrera ezberdinak eta defendatzen dituztenen informazioa emanez, baita praktika honek dakartzan ondorio kultural, sozial, etiko eta juridikoak ere emakume eta adingabekoen bizitzan eta eskubideetan.