Mujeres con Voz, Sortzen, Emakumeen Dokumentazio Zentroa eta AMB-BEA-rekin batera antolatu genituen Haurdunaldi subrogatuari buruzko jardunaldak. Jardunaldietara Beatriz San Román gonbidatu genuen, besteak beste “Estatu espainiarreko familia-aniztasuna eta estrategia erreproduktiboak”, ezberdintasunaren eraikuntza eta arrazializazioaren ikerlaria. Horrez gain, eztabaida intrafeminista izan genuen.
CETAren aurkako mobilizazioak
CETAren aurkako, Europako Batasunaren eta Kanadaren arteko merkataritza eta inbertsio libreko itunaren aurkako mobilizazioekin jarraitzen dugu. Gure demokrazia eta gure eskubideak ez daude salgai!
Haurdunaldi subrogatua, elkartasuna ala negozioa?
Subrogatutako ernaldiaren inguruko eztabaidarekin jarraitzen dugu, kasu honetan FeminstAldeko Ianire de la Calva Ibarrondoren eskutik. IVAPeko Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 97. zenbakia.
“Militantzia feminista gaur” jardunaldiak
Aurreko urtarrilaren 27 eta 28an “Militantzia feminista gaur” jardunaldiak antolatu genituen, horietara Yayo Herrero, Justa Montero eta Miren Aranguren gonbidatu genituen. Mugimendu feministaren ikuspegitik militantziaren inguruan eztabaidatzea izan zen helburua. Jardunaldiak oso arrakastatsuak izan ziren eta denon artean mugimendu feministaren erronkei buruz eztabaidatu genuen. Landu genituen gai batzuk hauek izan ziren: zelan antolatzen garen, zer […]
Milaka pertsona TTIP eta CETAren aurka
Azaroaren 5ean TTIP eta CETAren aurkako mobilizazioetan parte hartu dugu, itun hauek gure bizitzetan dituzten ondorio eta eraginak salatzeko.
Zer egiten dute erakundeek indarkeria matxistaren aurrean?
“Biolentziarik gabeko bizitza baterako politikak” eztabaidarako hausnarketa egiteko helburuarekin, Laura Gomezekin solasean egon ginen. Gomezek Gipuzkoako Foru Aldundiko (GFA) Berdintasun Zuzendaritzari buruzko esperientzia kontatu zigun.