Feministaldetik dokumentu bat aurkeztu diogu Bilboko Udalari, gauzatu nahi duten emakumeen eta gizonen arteko Berdintasunerako Ordenantzaren inguruko gure balorazio kritikoa eta ekarpenak biltzen dituena.
Nahiz eta berdintasun-ordenantza bat onartzearen garrantzia onartu, Feministalden proiektua puntuz puntu aztertu dugu eta bereziki kezkatzen gaitu honako hau: berdintasun arloan arau-esparrua ez betetzea, ordenantzan deskribatzen diren baliabide ekonomikoen inguruko egokitze irizpideen urritasuna eta gardentasun falta; eta betetzea bermatzeko izaera loteslea duten arauen falta, baita jorratzen diren gai ezberdinentzako marko teoriko feministaren falta.
Elkarte edo kolektiboren batek Ordenantza honi ekarpenak ezagutu nahi baditu, dagoeneko ekarpen berriak aurkezteko epea amaitu baita, egin dugun lana elkarbanatzeko prest gaude, ideiak elkar trukatzeko eta indarrak batzeko helburuarekin, beraz gurekin harremanetan jar zaitezkete.
Orain Bilboko udalaren erantzunaren zain gaude eta ikusiko dugu azkenean aurreproiektua aurrera eramaten duten… edo ez.