Larunbat honetan, abenduak 16, ehunka feminista Santurtziko porturantz abiatu ginen, erakundeek gerraren negozioarekin duten konplizitatea salatzeko. Izan ere, nahiz eta Arabia Saudik izugarrizkoa sarraskia eragiten ari den Yemenen, oraindik ere baimentzen da armaz beteriko itsasontziak abiatzea herrialde horretara.
Horretaz gain, hogei aktibista inguru portuko hesira kateatu ginen, erresistentzia zibila eta bakearen eraikuntzan feminismoaren beharra aldarrikatzeko helburuarekin. Erresistentzia zibileko bestelako adibideak gogoan genituela (Greenham Common, Beltzezko Emakumeak edo Euskal Herriko Foro Soziala), gerraren kontra eta bizitzaren alde oihukatu dugu, gerrek dakarten hondamendia eta heriotza salatuz.
Ekuador Etxeak egindako argazki-erreportaia hemen duzue ikusgai, baita bideo bat eta zenbait komunikabideetan argitaratuko kronikak. Manifestazioaren amaieran irakurritako manifestua ere deskargatu dezakezue.
1602.Marcha feminista y antimilitarista (Puerto Bilbao)/Feministok Gerraren Aurka! Martxa antimilitaristaEste sábado…
Publicado por Ecuador Etxea en sábado, 16 de diciembre de 2017
“Gerraren negozioa eta “lotsaren horma” salatu ditu mugimendu feministak Bilboko Portuan” (Berria)
“El feminismo planta cara a la venta de armas a Arabia Saudí” (eldiario.es)