Behean sinatzen dugun Bilboko Mugimendu Feministaren parte garen taldeok uko egiten diogu onartu berri izan den Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunaren aldeko Ordenantzari (Udalbatzaren XIII. Osoko Bilkuran onartutakoari), berdintasun erreala sustatzeko ezinbestekoak diren elementuak faltan dituelako, besteak beste, ondoren aipatzen ditugunak: 1. Ez dauka ikuspegi feministarik: Ordenantzaren funtzio, helburu eta printzipio orientatzaileek ez dute gizarte […]