Tere Maldonado (Berria) Lehenengo euskal topaketa feministak 1977an egin ziren, Franco diktadorea hil eta bi urtera. Gauza asko eraldatu dira munduan eta geure ingurunean geroztik; beste asko, berriz, gustatuko litzaigukeen baino askoz gutxiago. Komeni da gogoratzea nolakoa zen emakumeen estatusa frankismoaren garaian, bai eta zer-nolako atzerapena ekarri zuen diktadurak, Errepublikarekin alderatuta. Bi hitzetan: emakumeen existentzia […]
Egin Dezagun Topa!
Urriaren 4ean eta 5ean izango dira Egin dezaegun topa! neska* gazteen topaketak, Lizarran. Topaketa hauen helburu nagusia azaroan ospatuko dituzten Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministei “begirada eta bihotz propioz” heltzea izango da. Feministaldeko Júlia Martik parte hartuko du, ekofeminismori buruz hitz egiteko.
Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak (Azaroak 1, 2, 3)
Euskal Herriko Jardunaldi Feministak mugimendu feminista autonomoak mugimenduaren ildo estrategiko nagusiak eztabaidatzeko antolatutako jardunaldiak dira. Lehenak, 1977ko abenduan izan ziren Leioan eta 3000 emakume bertaratu ziren. Geroztik, momentu ezberdinetan jardunaldiak antolatu izan dira, 1984an eta 1994an EHUko Leioako Campusean, eta 2008an Portugaleteko Nautika Eskolan, eta Euskal Herriko feministontzat zita garrantzitsua izan da beti, hitzordu […]
Euskal Herriko Jardunaldi Feministak antolatzeko lehen asanblada nazional irekia!
Hilabete batzuk talde motorea lanean ibili ostean, badator Euskal Herriko Jardunaldi Feministak antolatzeko lehen asanblada nazional irekia! Bertan orain arte egindakoa azaldu eta denon artean nolako jardunaldiak nahi ditugun eztabaidatuko dugu. NOIZ: abenduaren 22an, 10:30ean. NON: Bilbon, La Bolsan. Animatu eta zabaldu!