EUDELek zera dio: “gizarteak zaintza-laneekiko aitorpena adierazteko moduak konpromiso irmoa izan behar du, berdintasunik gabeko banaketa bidegabe horri euskarria ematen dioten genero-arrakalak borrokatzeko”, eta baita ere “desberdintasun horiek agerikoak dira emakumeek funtsezko zerbitzuetan egiten duten lan-baldintza prekarizatuetan”, …baina ez du inon proposatu kontratazio publikoaren legea aldatzea, eraikuntzan aritzen den enpresa handi bati etxez etxeko laguntza […]
M8: Aurten berriro ere Bilboko kaleak beteko ditugu
Bilbo Feminista Saretzen-ek deituta, gaur prentsaurrekoa egin dugu Bilboko M8aren antolaketa eta aurreikusitako ekimenak azaltzeko: Azken bi urtetan Bilbok feminismotik mobilizatzeko duen gaitasun izugarria erakutsi du. 2018 eta 2019ko grebek milaka emakumeren inplikazioa bultzatu dute feminismo antolatuan, eta grebaren kontzeptua bera zabaltzeko eta birdefinitzeko balio izan digu, orokorrean emakumeok egiten dugun soldatarik gabeko lan ikusezinera […]
Antolatu indarrak, batu borroka feministara!
Azken bi urtetan mobilizatzeko eta antolatzeko gaitasuna erakutsi dugu Greba Feministetan, gizarte-mugimenduaren beste borroka batzuetarako erreferente izan direnak. Aurreko urteetako arrakasta estimulu handia izan zen eta, horregatik, Euskal Herrian V. Jardunaldi Feministen antolakuntzan murgildu ginen, bertan ere parte-hartze maila oso altuak lortuz. 2018 eta 2019ko grebek milaka emakumeren inplikazioa bultzatu dute feminismo antolatuan, eta grebaren […]
Greba masiboa, behetik goranzkoa eta erradikala izan da?
Júlia Martí, Hordago, 2019-04-16 “Historia egitea nekagarria da oso”, zioen lagun batek, eta ederki laburbiltzen du esaldi horrek pasa den martxoaren 8an eta aurreko hilabeteetan bizi genuena. Behetik abiatuz eraiki dugu greba bat, auzo nahiz herrietan sustraitu dena, gu guztion egunerokoan lurrikara txikiak sortzeko gai dena; nazioarteko mobilizazio masiboa lortu dugu aldi berean, berriro ere […]
Aniztasuna erdigunean
Leire Idarraga, 2019ko martxoak 3, Berria Bizitzak erdigunean! Horixe da aurtengo greba feministaren leloa. Bi hitz eta harridura marka. Elementu gutxi ditu, eta, hala ere, bere baitan emakumeon aldarri guztiak biltzen dituen leloa da, bizitza zentroan jartzeak sistemaren egituraketa guztiari eragiten baitio. Lelo horren pean aniztasun funtzionala dugun emakumeon oihua ere badago. Izan ere, egunez […]
Abiada feminista!
Zergatik goaz emakumeok* grebara? Nortzuk egingo dugu greba? Galdera hauei eta beste askori erantzuteko asmoz hemen da Abiada Feminista!!! Etorri otsailaren 23an ?11:30etan ?Bilboko Ripa Kaian Ekarri zure auzo edota herriko talde feminista edo greba asanbladaren banderolak ????eta pankartak!!!