Bilbo Feminista Saretzen-ek deituta, gaur prentsaurrekoa egin dugu Bilboko M8aren antolaketa eta aurreikusitako ekimenak azaltzeko: Azken bi urtetan Bilbok feminismotik mobilizatzeko duen gaitasun izugarria erakutsi du. 2018 eta 2019ko grebek milaka emakumeren inplikazioa bultzatu dute feminismo antolatuan, eta grebaren kontzeptua bera zabaltzeko eta birdefinitzeko balio izan digu, orokorrean emakumeok egiten dugun soldatarik gabeko lan ikusezinera […]