Subrogatutako ernaldiaren inguruko eztabaidarekin jarraitzen dugu, kasu honetan FeminstAldeko Ianire de la Calva Ibarrondoren eskutik.
IVAPeko Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 97. zenbakia.
Ezin daiteke gestazio subrogatuaz hitz
egin kontuan izan gabe zein testuingu-
rutan gertatzen den. Mundu heteropa-
trialkal eta kapitalista batean bizi gara,
non emakumeek desberdintasun egoera
nabarmena pairatzen dugun. Kapitalis-
moak kontrol argia eragiten du emaku-
meen gorputz eta sexualitatean haren
aberastasunaren iturri gisa. Duela urte
asko esan zuen Silvia Federiccik uteroa
langile fabrika bat bailitzan ikusten dela
kapitalismoaren hastapenetatik. Eta gure
gorputzekiko kontrol hori politikoa ere
bada, ez soilik ekonomikoa.
Testuinguru horretan, gestazio subroga-
tua desberdintasun eta justizia gabeko
baldintzetan gertatzen da. Askatasuna
gure gizartearen ongizate eta duintasuna-
rekiko konpromiso kolektibo gisa hartu
beharrean, modu ulertzea neoliberalis-
moaren tranpa bat da. Gestazio subro-
gatu altruistaren kasuan, balizko erregu-
lazio baten ondorioak oso ondo aztertu
behar dira. Hasiera batean, pentsa dai-
teke erregulazio horrek ekidin egingo
lukeela prekarietate handiko herrial-
deetan bizi diren emakumeen sabelen
merkatura jotzea bikote askok, baina es-
perientziak erakusten du ez dela horrela.
Eskariaren eta eskaintzaren arteko aldea
handia da, eta, ondorioz, gestazio sub-
rogatua legeztatuta duten herrialdeetan
bizi diren gehienek beste leku batzuetara
jotzen dute. Hala, kapitalismoak betiko
irtenbide magikoa aurkitzen du: nahi
den horren truke ordaintzea. Eta horrek,
batetik, baztertu egiten ditu baliabide
ekonomikorik gabeko pertsonak; eta,
bestetik, prekarietate egoeran dauden
emakume asko gestazio subrogatura jo-
tzera bultzatzen ditu.
Aita edo ama izatea desio bat da, ez es-
kubide bat; desio legitimo eta ulergarria,
baina ez eskubidea. Finean, hiru erpin
ditu eztabaida horrek: umedun dagoen
emakumearen eskubideak, adin txi-
kikoaren eskubideak jaiotzen denean eta
guraso izateko askok duten nahia. Baina
desio edo nahi bat ezin zaio inoiz gailen-
du eskubide bati, eta hori ari da gertatzen
kontratu gehienetan. Horietan, emaku-
meek seme-alabatasun eskubideari uko
egiten diote, eta hori indarrean dagoen
Espainiako Kode Zibilaren aurkakoa da.
Bestetik, askatasun indibidualaren argu-
dio faltsua sinestearena dago. Erregula-
zio osoa defendatzen dutenen argudio
nagusia norbanakoaren askatasuna da,
baina hori eztabaidagarria da, benetako
askatasuna soilik eman daitekeelako ber-
dintasun eta justizia egoeretan. Kontra-
ra, botere harreman baten aurrean geun-
deke, eta horrek askotariko gehiegikeriak
dakartza. Hau da, zeure buruari eta
osasunari prezio bat jartzea eta zuk zeuk
hori onartzea ez da askatasun ariketa bat;
hori neoliberalismoaren iruzur handi bat
da. Azkenik, genetikoki iraunarazteko
dagoen nartzisismoak eta dena erosteko
aukera ematen duen mundu batean bi-
zitzeak ahalbidetu egiten die zenbaitzuei
beste aukerarik ez duten horiek saltzen
ari direna erosteko eskubidea izatea.
Bestalde, adopzioarena eta gestazio su-
brogatuarena ez dira parekatu daitezkeen
prozesuak. Aita edo ama izatea, lehen
esan bezala, desio bat da, ez eskubide bat.
Adopzioen kasuan, eskubideen subjek-
tua adin txikikoa da, familia bat izateko
eskubidea duelako. Era berean, familia
eredu asko daude, gestazio subrogatua ez
da biologikoki guraso izateko bide baka-
rra; bikote edo pertsona homosexualen
kasuan ere ez.
Teknika garestia da gestazio subroga-
tuarena, edozein poltsikoren esku ez da-
goena. Frogatuta dago gaur egun nazioz
gaindiko negozio bat dela. Interes asko
daude erregulazio nahiaren atzean, ba-
tez ere, ekonomikoak. Gloria Fortunek
dioen bezala, ugalketa-esplotazioaz ari
gara, emakumeen aurkako beste biolen-
tzia mota batez. Neurrigabeko klausu-
lak ari dira sinatzen, emakumeen desio,
jokaera eta gorputzaren ingurukoak.
Eta zenbat emakume aberatsek haziko
dute sabelean ume bat andre txiroen-
tzako? Batek ere ez, edo ia batek ere ez.
Hori guztia aintzat hartuta, ezin uka
daiteke gestazio subrogatua desberdin-
tasunarekin estu lotuta dagoela: desber-
dintasun eta generoarekin, arraza eta
etniarekin eta kasuan kasuko herrialdea-
ren egoera geopolitikoarekin.