Datorren maiatzaren 16an, ostegunean, La Sinsorgan Teresa Meana aktibista feminista, irakasle eta hizkuntza inklusiboan eta ez-sexistan aditua den filologoarekin hitz egiteko aukera izango dugu.
Badakigu izendatzen ez dena ez dela existitzen eta nola izendatzen ditugun gauzak errealitatea konfiguratzen dutela. Hizkuntza ez-sexistak narratiba hegemonikoak aldatzen ditu; horregatik, hizkuntzaren erabilera sexista eta androzentrikoari aurre egiteko estrategiei helduko diegu.
Hitzak ez dituelako haizeak eramaten… etorri eta gurekin partekatu: “Izena duen guztia omen da. Por un uso no sexista de la lengua” Teresa Meanarekin elkarrizketa.
Animatu eta etorri!!!