Barriro be justizia sistema patriarkalak bizkarra emon deutso emakumeei indarkeria matxistarekin, “La Manada”k egindakoa bortxaketea dala ukatuz eta erasotzaileei inpunidade mezua bialduz. Barriro be argi eta garbi geratu da justizia ez dala inparziala, eta oindino gitxiago andrazkoentzat.
Epaiaren edukiaren aurrean, Mobimentu Feministatik adi, Bilbon mobilizau egin gara: amorruz betetako milaka lagun urten gara kalera Buenos Aires kaleko epaitegien aurrean, epaiaren kontra eta justiziarik EZA salatzeko. Elkarretaratzeak gainezka egin dau eta manifestazino bihurtu. Manifestazinoa udaletxean amaitu da, “Ez da abusua, bortxaketa da. “La Manada” geu gara” lemapean.
Epaia irmo bilakatzen bada gertatuko danaren erakusgarri txiki bat baino ez da izan hau. Kaleak beteten jarraituko dogu eta bihar, hilak 28, 12:30ean, Iruñeako Justizia Jauregiaren aurrean egingo dan MANIFESTAZINO NAZIONALERA baltzez jantzita eta buru-berokiagaz joateko deialdia egiten dogu.
Atzoko mobilizazinoak ikusteko esteka batzuk ixten deutsueguz hemen:
http://www.elcorreo.com/sociedad/sentencia-manada-desata-20180427232936-nt.html
https://www.berria.eus/paperekoa/1770/004/001/2018-04-27/ez_da_abusua_bortxaketa_da.htm
https://uriola.eus/bilbo/1524813084036-herritarren-erantzunak-erasotzat-jo-duen-epaia/