Aurreko urtarrilaren 27 eta 28an “Militantzia feminista gaur” jardunaldiak antolatu genituen, horietara Yayo Herrero, Justa Montero eta Miren Aranguren gonbidatu genituen. Mugimendu feministaren ikuspegitik militantziaren inguruan eztabaidatzea izan zen helburua. Jardunaldiak oso arrakastatsuak izan ziren eta denon artean mugimendu feministaren erronkei buruz eztabaidatu genuen. Landu genituen gai batzuk hauek izan ziren: zelan antolatzen garen, zer nolako lidergoak nahi ditugun, zelan sortu sareak eta diskurtso amankomunak hainbat talde feministen artean, zelan egin aurre militantzia eta aktibismo eredu berriei eta baita ere zelakoak diren harremanak mugimendu feminista eta beste aktore batzuen artean.
Hemen daukazue Tere Maldonadoren jardunaldien aurkezpenaren testua, bertan planteatutako hainbat gai lantzen dira.