Azaroaren 3 eta 4an, Feministaldek Mugarik Gabek Bilbon antolatutako LegEkintza: Indarkeria matxistarik gabe bizitzeko proposamen feminista legegileak jardunaldietan parte hartu zuen. Feministaldek 1. mahaia, Egungo zuzenbidearen marko-analisia moderatzeko gonbidapena jaso zuen. Han, Begoña San Josek, Informe Sombra de la CEDAW Plataformako kideak eta Plazandreok-eko Juana Arangurenek autonomia eta estatu mailako indarkeria matxistaren aurkako legeen ebaluazioa egin zuten. Aditu biek, araudiaren markoa ezartzeko dauden oztopo larrien laburpena aurkeztu zuten. Oztopo hauetako batzuk, aurrekonturik ez egokitzea, emakumeen errealitate anitzen ezezagutza, eta borondate politikoaren falta dira.