Gure kidea, Ianire de la Calva, haurdunaldi subrogatuaren inguruan Berrian:
Pertsona ospetsu askok haurdunaldi subrogatura jo dute azkenaldian, eta gora doa praktika hori. Hori zergatik gertatzen ari den: horra zer aztertu nahi dugun artikulu honetan.
Zer dagoen haurdunaldi subrogatuaren atzean
Haurdunaldi subrogatua testuinguru jakin batean gertatzen da, eta ezin da testuinguru horretatik bereizi. Gaur egun, mundu heteropatriarkal eta kapitalista batean bizi gara, eta emakumeen gorputza eta sexualitatea kontrolatu egiten dira, argi eta garbi. Ezinbestekoa da testuinguru hori aztertzea, auzitan jartzea eta salatzea.