Datorren asteazkenean, irailaren 29an, aurkeztuko (eta banatuko) dugu Bilbon Resistencias Feministas. Relatos de Estrategias Colectivas koadernoa, hainbat protagonistarekin batera.
Ia bi urteko pandemiaren ondoren, plazak beteko ditugu berriro! Oraingo honetan, prekarietatearen, autoritarismoaren eta gorroto-diskurtsoen garaiotan irauteko funtsezko tresna bihurtu diren teoria eta praktika feministak aldarrikatzeko.
Resistencias Feministas. Relatos de Estrategias Colectivas koadernoa FeministAlde elkarteak ikuspegi feminista, antikapitalista eta internazionalista batetik egindako esperientzien mapaketa baten emaitza da, ikuspegi kritikoak, feministak, komunitarioak eta antolamenduzkoak trukatzeko helburuarekin. Bizkaiko, Bartzelonako, Tijuanako, Oaxacako, Norte del Caucako, Rio de Janeiroko eta Roraimako kolektiboei eta emakumeei egindako 8 elkarrizketa dira, berdintasunik ezari, indarkeriari eta arrazakeriari egunero aurre egiten dietenak, eta oihu komun bat partekatzen dutenak: erresistentzia gara!
Aurkezpenean haien kontakizunak partekatuko ditugu, eta honako hauek parte hartuko dute:
- Amaia Arenal (Iralako Auzo Sarea)
- Marta Pérez Etxandia (San Frantziskoko Auzo Sarea eta Galtzagorri kolektiboa)
Non eta noiz?
- Bilboko Mariaren Bihotza Plazan (San Frantziskoko Gizarte Etxean, euria egiten badu).
- Irailaren 29an, 19: 30ean.
- Distantziak eta maskararen erabilera zainduko ditugu. Edukiera iristen den ordenaren arabera osatuko da (ez dago aldez aurretik izena ematerik).