Aura Lolita Chávez Ixcaquic, giza eskubideen defendatzailea da, feminista. Gaur, Estrasburgon, Sajarov Sarien banaketaren ekitaldian, bera finalista izanik europako transnazionalek giza eskubideak urratzen dituztela salatu du eta europar instituzioak horretan erantzukizuna badutela. Sistema neoliberal eta patriarkalaren aurka eta transnazionalen inpunitatearen aurka, borroka eta erresistentzia feminista! Hemendik “gorpuzten” zaitugu. TRANSNAZIONALEK GIZA ESKUBIDEAK URRATZEN DITUZTE, HORREGATIK, EUROPAR […]
Martxa antimilitarista Santurtzin: Feministok Gerraren Aurka
Larunbat honetan, Euskal Herriko Mugimendu Feministak Santurtzin gerraren aurkako martxa feministara deitzen dugu. “Gerra hemen hasten da” lelopean, gerraren negozioan Santurtziko portuaren papera ikusarazi nahi dugu. Orain dela 80 urte inguru, Gerra Zibilaren garaian, portu honetatik 20.000 neska-mutil baino gehiago ihesean atera ziren, orain portu beretik Arabia Saudíra doazen lehergailuz betetako kontenedoreak kargatzen dira bertan, […]
#Diskurtsohutsak
BIHAR AZAROAREN 25A IZANIK INSTITUZIOETATIK HITZ HUTSAK ESANEZ DABILTZANEZ ESKAERA HAU EGITEN ANIMATU GARA. SINATU ETA ZABALDU!!!! Ez diogu inolako sinesgarritasunik ematen Eusko Jaurlaritzak hartutako indarkeria matxistarekin amaitzeko konpromisoari! Asko egin dezake, baina ez du egiten. Eta ez du egiten ez duelako nahi, ez dirurik eman, ezta beharrezkoak diren politikak bultzatu. #Diskurtsohutsak dira, beste urte […]
Mugarik Gabek antolatutako LegEkintza
Azaroaren 3 eta 4an, Feministaldek Mugarik Gabek Bilbon antolatutako LegEkintza: Indarkeria matxistarik gabe bizitzeko proposamen feminista legegileak jardunaldietan parte hartu zuen. Feministaldek 1. mahaia, Egungo zuzenbidearen marko-analisia moderatzeko gonbidapena jaso zuen. Han, Begoña San Josek, Informe Sombra de la CEDAW Plataformako kideak eta Plazandreok-eko Juana Arangurenek autonomia eta estatu mailako indarkeria matxistaren aurkako legeen ebaluazioa […]
Ekonomia Feministari buruzko Estatu-mailako Jardunaldia
Asteburu honetan Madrilen gaude, batzuk Ekonomia Feministari buruzko Estatu-mailako Jardunaldietan eta beste batzuk Estatu-mailako Koordinadora Feministaren bileran. Ikasten, eztabaidatzen, eraikitzen. Politika feminista egiten jarraitzen dugu, gu barik mundua ez da mugiarazten!!
Hitzaldia: Sexu eta ugalketa eskubideen aldeko borroka feminista Latinoamerikan
Irailaren 28an, Abortu Seguru eta Legezkoa izateko mundu-mailako ekintzaren egunean, gure kidea Ana María Palacios Iruñan egon zen Latinoamerikan garatzen ari den sexu eta ugalketa eskubideen aldeko borroka feministari buruzko hitzaldia ematen.