Barriro be justizia sistema patriarkalak bizkarra emon deutso emakumeei indarkeria matxistarekin, “La Manada”k egindakoa bortxaketea dala ukatuz eta erasotzaileei inpunidade mezua bialduz. Barriro be argi eta garbi geratu da justizia ez dala inparziala, eta oindino gitxiago andrazkoentzat. Epaiaren edukiaren aurrean, Mobimentu Feministatik adi, Bilbon mobilizau egin gara: amorruz betetako milaka lagun urten gara kalera Buenos […]
Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunerako Foru Arauaren aurreproiektua
BFA-k Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunerako Foru Arauaren aurreproiektua egin du. Feministalde-tik proiektu honi zenbait alegazio aurkeztu dizkiogu, baloratu eta kontuan hartu daitezen. Jakin badakigu proposamen erregulatzaile honek duen garrantzia, izan ere, arau-tresna honek berdintasun politika eraginkorragoak gauzatzea, eta benetako berdintasunera aurrera pausuak ematea ahalbidetuko luke. Hala ere, kezkatzen gaitu: Egungo araudi-markoa ez betetzea. Baliabide […]
Euskal Herriko Greba Jardunaldiaren Balorazioa
Imagen realizada por Argia Mugimendu feministak kaleak bereak egin ditu eta hau geldiezina da. Mundua gelditu dezakegula agertu dugu, orain eraldatuko dugu. M8an mugimendu anitza eta belaunaldiarteko garela ikustarazi genuen. Euskal Herriko mugimendu feministatik herri eta hiri guztietako kaleak bete eta lanuzte zein greba deialdian parte hartu genuen emakume guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu. Eskerrak […]
Emakumeok planto egin dugu, eta mundua gelditu da
Gure kidea, Leire Idarraga Espel-en artikulua gaur berria n Grebaren biharamuna. Osteguneko hamaika oroitzapen ditugu buruan dantzan. Azkeneko hilabete eta asteetan eguna irudikatzen genuen, eta bagenekien kolosala izango zela, baina beltzez jantzitako milaka eta milaka emakumeen artean Bilboko kaleetan zehar ibiltzeak barne-barneraino hunkitu gaitu. Goizetik egunaren berezitasuna arnas genezake; lehenengo mobilizazioetan, mugikorren taldeetako elkarrizketa […]
‘Elkartzen garenean zer nolako boteretsuak garen ikusten ari gara’
Atzo gure kidea, Leire Groven, Izarne Castillorekin batera ETB1en egon ziren greba feminista azaltzen, arrazoiak, zergatiak, zelan, zertarako… Hemen daukazue laburpena.
‘Deialdia irekia da eta emakume guztiek izango dute bat egiteko modua’
Gure kidea, Anabel Sanz del Pozo, atzo Euskadi Irratian izan zen greba feministaren inguruan hitz egiten. Emozionatuta gaude, itzela izango da!!