ANE GARAY ETA ITZIAR GANDARIAS IKERLARIAK Iraia Oiarzabal Mujika (Naiz) Europara iristeko ahaleginean emakume errefuxiatuek bizi dituzten egoerak aztertu dituzte Garayk eta Gandariasek. Bortizkeriaz betetako bide latza da, asko salerosketa sareen menpe uzten dituena. Emakume errefuxiatuen fluxuen eta sexu esplotaziorako salerosketaren arteko lotura aztertu dute Ane Garay CEAR Euskadiko kideak eta Itziar Gandarias Deustuko Unibertsitateko […]
Autodefentsa Ziberfeministari buruzko tailerra
Hurrengo otsailak 9 eta 10ean (ostirala eta larunbata) Feministaldek Autodefentsa Ziberfeministari buruzko tailerra antolatuko du. Interneteko diskurtso matxistetaz kokoteraino gaude, baita inolako ondoriorik ez dituzten eraso eta mehatxuetaz. Horregatik, Autodefentsa Ziberfeminista tailerrean testuinguru digitalean gertatzen diren biolentzia matxisten kontrako zenbait autodefentsa eta salaketa estrategiak landuko ditugu. Espazio honetan aktibista feministok aurre egin behar diegun biolentzia […]
Bilbon, udaltzaingoak eta Ertzaintzak euren aurreiritzi eta estereotipoak plazaratzen dituzte
Orain dela egun batzuk Bilbon jazotako gertakari larriak salatzen dituen testigantza hau jaso dugu. Gertatutakoa zabaldu nahi dugu eta Bilboko Udalari eta Ertzaintzari azalpenak eta erantzukizunak eskatzen dizkiegu. Politikariek erakundeetatik indarkeria matxistaren alorrean egiten dituzten gauza txikiak sutsu defenditzen dituzte eta gainera indarkeria matxista asko arduratzen dien arazo bezala saltzen digute. Bilbobusak arrisku egoerak ekiditeko […]
Ordezkapenezko haurdunaldia eztabaida
“Zeri buruz ari gara ordezkapenezko haurdunaldiari buruz hitz egiten dugunean”, Maite Asensio eta Ianire de la Calvaren laguntzarekin eztabaida. Urtarrilak 20, 11:00-13:00 La Morada, Bailen Kalea, 1 (Bilborocketik sarrera)
«Ordain dezaket; beraz, nahi dut»
Gure kidea, Ianire de la Calva, haurdunaldi subrogatuaren inguruan Berrian: Pertsona ospetsu askok haurdunaldi subrogatura jo dute azkenaldian, eta gora doa praktika hori. Hori zergatik gertatzen ari den: horra zer aztertu nahi dugun artikulu honetan. Zer dagoen haurdunaldi subrogatuaren atzean Haurdunaldi subrogatua testuinguru jakin batean gertatzen da, eta ezin da testuinguru horretatik bereizi. Gaur […]
Hitzarmen neoliberalei ez! Herriok erabaki!
Merkataritza-fluxuak eta mundu-mailako inbertsioa liberalizatzeko kapitalaren agendak, ezinbestekoan, bereari eusten dio: Munduko Merkataritza Antolakundeak (OMC) abenduaren 10etik 13ra arte elkartuko da Buenos Airesen, gobernantza neoliberalarena den bitarteko hau berrabiarazi nahian, Dohako Erronda izenekoak etengabe porrot egin ondoren. Horrela, berriro sustatu nahi da enpresa transnazional handien menpe dagoen merkatu handi orokor desarautua osatzeko aspaldiko ametsa, agenda […]