Azaroaren 25ean, indarkeria matxisten aurkako nazioarteko egunean, feminismo antikapitalista eta internazionalista aldarrikatzen dugu eta Palestina kausa feminista dela esaten dugu! Elkartasuna adierazten diegu bizitza sostengatzen duten eta genozidioari aurre egiten urtebete baino gehiago daramaten emakume palestinarrei. 70 urte baino gehiago daramatzate garbiketa etnikoari, okupazio militar eta kolonialari eta Israelek inposatutako apartheid sistema gordinari aurre egiten. […]
Bigarren edizioa. Erresistentzia feministak: estrategia kolektiboen kontakizunak
Erresistentzia feministak: estrategia kolektiboen kontakizunak koadernoaren bigarren edizioa deskarga dezakezue. Euskal Herriko kolektiboei egindako elkarrizketak euskaraz idatzita dauden bertsio elebiduna da. Gainera, Kiskali Basauriko (Euskal Herria) neska gazteen talde feministaren kontakizuna eta Plataforma Canarias Libre de CIEren kontakizuna gehitu ditugu. Koadernoa hemen deskargatu dezakezue. COVID-19ak eragindako pandemiaren lehen etapan ikusi genuen eta oraindik ere ikusten […]
Babestuta: Ponentziak: Euskal Herriko Jardunaldi Feministak
Ez dauka laburpenik, pasahitza behar duen bidalketa babestua baita.
Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak (Azaroak 1, 2, 3)
Euskal Herriko Jardunaldi Feministak mugimendu feminista autonomoak mugimenduaren ildo estrategiko nagusiak eztabaidatzeko antolatutako jardunaldiak dira. Lehenak, 1977ko abenduan izan ziren Leioan eta 3000 emakume bertaratu ziren. Geroztik, momentu ezberdinetan jardunaldiak antolatu izan dira, 1984an eta 1994an EHUko Leioako Campusean, eta 2008an Portugaleteko Nautika Eskolan, eta Euskal Herriko feministontzat zita garrantzitsua izan da beti, hitzordu […]
Bilboko mugimendu feministako kolektiboen adierazpena onartu berri den Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Ordenantzaren aurrean
Behean sinatzen dugun Bilboko Mugimendu Feministaren parte garen taldeok uko egiten diogu onartu berri izan den Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunaren aldeko Ordenantzari (Udalbatzaren XIII. Osoko Bilkuran onartutakoari), berdintasun erreala sustatzeko ezinbestekoak diren elementuak faltan dituelako, besteak beste, ondoren aipatzen ditugunak: 1. Ez dauka ikuspegi feministarik: Ordenantzaren funtzio, helburu eta printzipio orientatzaileek ez dute gizarte […]
Hitzaldi – Solasaldia: Feminismo internazionalista berri baterantz
Otsailaren 19an, 18:00etan, Hika Ateneoan, mugimendu feministak maila globalean dituen erronka eta estragiei buruzko eztabaida izango dugu mundu zabaletik etorritako hainbat militante feministarekin Verónica Gago (Colectivo Ni Una Menos, Argentina) Luciene da Silva Lacerda (Coordenação de Ações Feministas do Instituto Búzios eta Fórum Estadual de Mulheres Negras, Brasil) Haizea Miguela Álvarez (Comisión 8M Madrid) Eztabaidaren […]