Azaroaren 15etik ikusi daiteke online, Mugarik Gabe, Euskadi-Cuba eta Paz con dignidad elkarteek sortutako www.tantaka.tv telebista sozial berria. “Euskal Herriko kolektibo eta mogimenduen aniztasuna eta haien borrokak ezagutzeko komunikazio tresna” izan nahi du: soziala, internazionalista eta feminista.
Programazioan, albisteen azterketa kritikoa, eztabaidak, elkarrizketak, erreportaiak daude, eta umorea eta ironia erabiltzen du. Telebista ausarta eta kritikoa da, jentearengan kontzientzia kritikoa piztu eta gizartea aldatzeko mobilizazioak bultzatu nahi dituena.
Horregatik dago Feministalde, tantaka telebistaren Kontseilu Poltikoan, beste gizarte eragileekin batera.
Aurkezpen ekitaldia Bilborocken izan zen azaroaren 15ean, eta han ere egon ginen.