Eztabaida intrafeministetako aurreko saioetan ikusi genuen, biolentzia jasan duten emakumeei memoria, aitortza eta errekonozimendua ematea, atentzioa eman eta landu beharreko gaia dela. Hirugarren saioan, Maria Naredo legelariak existitzen ez diren eskubideak aldarrikatzea proposatu zuen; hau da, mugimendu feministarentzat premia dela ikuspegi feministadun egia, justizia eta erreparazio eskubideak ezartzea. Eztabaida horretan ere planteatu zen, eraildako emakumeak agerira ateratzea, euren bizitza-istorioak kontatzea, errekonozimendua ematea eta omenaldiak egitea, mugimendu feministaren ekintzen estrategia moduan.